icono_buscador

Logopediako kabinetea abian jartzea pentsatzen ari bazara, Euskal Herriko Logopeden Elkargotik logopediako osasun-zentro bat irekitzeko eman behar dituzun urratsak gomendatzen dizkizugu.

Kabinetea abian jartzea

Kabinete bat ireki nahi duzu?

Jakin behar duzun guztia

Hasteko, jakin behar duzu Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzko 44/2003 Legeak (LOPS siglengatik ezagutzen dena) BOEn argitaratua. 280 zenbakia, 2003ko azaroaren 22a larunbata, bere 2. eta 3. artikuluetan, osasun-lanbideak egituratu eta sailkatzen ditu, eta Osasun-Zientzia dilplomadun talde batean da, non, Logopedia sailkatuta geratzen dena.

 

Lege honek 7.f) artikuluan logopeda betetako funtsionengatik definitzen du: “Logopedian diplomatutako unibertsitarioak entzumen, fonazioa eta hizkuntzaren nahastei buruzko prebentzio, ebaluazio eta berreskuratze jarduerak betetzen dituzte, bere diziplinan propioak diren teknika terapeutikoen bidez.

 

Urriaren 10eko 1277/2003 Errege Dekretuak osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduen baimenaren oinarri orokorrak ezartzen ditu, eta era berean ezartzen du EEAA dagozkiela baimena eta erregistro prozesua erregulatzea. I. eranskinean dioen arabera, “Las unidades de Logopedia”, zentro, zerbitzu edo laguntza unitate gisaz jotzen dira.

Euskal Autonomia Erkidegoa, otsailaren 21eko 31/2006 Dekretuaren bidez, prozedura hau arautu zuen.

Lehenik eta behin, zure jarduera profesionala esparru pribatuan egingo duzula erabakitzen duzunean, autonomo bezala, Osasun eta Kontsumo Departamentura joan beharko duzu eta osasun-zentroen ezartzeko eskaera eskatu, kasu honetan. Logopediakoa

– Irisgarritasunaren baldintza orokorrak,mugikortasun murriztua eta gurpil-aulkia duten pertsonei, segurtasuna, aireztapena, argiztapena, etab.
– Planta fisiko eta ekipamendu baldintzak, horretarako memoria tekniko bat izan beharko duzu (arkitektoak egiten dizuna), eta laneko aldaketak egin, lekuarena, proiektu edo memoria horrem arabera (harrera eta itxarongela, komuna, fitxategia, kontsulta gela, esplorazioa eta tratamendua).

– Langileen eskakizunak: Diplomatuak, Logopedian gradua eta Elkargokideak.
– Tratamendu aretoko funtsionamendurako eta ekipamenduko eskakizunak (altzarien baliagarriak, esplorazio eta tratamendu matariala, testak, galdeketak, protokoloak, estimulazio kognitiboa, sentsoriala eta pertzeptuala, putz materiala, irensketa materiala, etab).
– Historia klinikoen erregistroa Datuak Babesteko Legearen arabera.

 

Behin erabakita duzunean eta dena planteatuta daukazunean, beharrezkoa bada, egokitzeko lanak hasi behar dituzu eta horretarako lan-lizentzia eskatu beharko duzu zure udaletxean.

Horretarako, normalean, izapideak zure udalerriko hirigintza bulegoak egiten ditu. Proiektuaren kopia bat bidali behar duzu eta dagokion tasak ordaindu..

Dena antolatu duzunean, eskaera martxan jarri beharko duzu eta momentu horretan da Osasun eta Kontsumo Sailak ikuskapen bat egiten dizunean.

Normalean, eskaerak onartzeko eta ikuskapena egiteko denboar gutxi behar dute. Udaletxera berriro joan beharko duzu eta establezimendua irekitzeko lizentzia eskatu.

Hau zure herriaren araberakoa da, baina orokorrean, ordaintzeko tasa tokiko katastroko balioaren araberakoa izango da, esta ez jarduaren arabera. Behin udaletxeko lizentziak eta baimenak dituzunean, Osasun eta Ogasun sailekoak (langile autonomo bezala deklaratu behar zara), enpresa pribatuetara jo dezakezu eta zure zerbitzuak eskaini bere koadro medikuan sar zaitzaten eta beharrezko propaganda egin zure kontsultarako.

 

Iragarkiak egin nahi badituzu, kontutan izan Osasun Publizitate Erregistroan izena eman beharko duzula (RPS). Hurrengo estekan bere tratmitaziorako urrats guztiak esaten dizkizu.

http://www.euskadi.net/r33-2732/es/contenidos/autorizacion/1302/es_5318/es_18552.html

 

Lanean hasten zarenean, gogoratu Datuen Babeserako Legeak bete beharko dituzula. Ez izan zalantzarik Logopeda Elkargoarekin harremanetan jartzeko. Behar duzun informazioa aholkatu eta emango dizu.Gogoratu derrigorrezkoa dela tramite guzti hauek egitea irekitzeko lizentzia lortzekoa eta logopedian aritzeko.Baldintza hauek betetzen ez badituzu, dagokien erakundeetako zigorrak eta salaketak jasateko arriskua duzu.