Erantzukizun Zibileko Asegurua

Ezagutu gure komunitateko kide guztiak!

icono_buscador

Orain bilatu eta harremanetan jarri zaitezke Euskal Herrian bizi diren beste logopedekin, direktorio honen bidez.

 Zer da erantzukizun zibileko asegurua?

Erantzukizun zibila pertsona guztiek kaltea konpontzeko duten betebeharra da, “Antzekoen interesei kalterik edo lesiorik ez egitea”, printzipioaren arabera. Erantzukizun-aseguru bat kontratatzea beharrezkoa da osasun-jarduera betetzen duten profesional eta sozietate guztientzat. 44/2003 Legea, bere 46. artikulua dioen arabera: “Laguntza pribatuaren esparruan lan egiten duten osasun profesionalek, zein edozein motatako osasun-zerbitzuak ematen dituzten pertsona juridikoek eta titulartasun pribatuko entitateek, laguntza edo zerbitzu horiek emateagatik pertsonei eragindako kaltengandik sor daitezkeen kalte ordainak eztalduko duen erantzukizun-asegurua, abal bat edo beste finantza-berme bat sinatu beharko dute “.

 

 

¿Zein da aseguruaren helburua? ¿Zertarako balio du?

Erantzukizun Zibileko Aseguruen helburua, hain zuzen ere, bere akatsengatik edo hutsegiteengatik, profesionalak bere bezeroei eragin ahal izan dizkien kalte pertsonal eta materialei aurre egitea da, baita era haiengandik sor litezkeen kalteak. Aseguru hauek langileentzat izan ezik, zerbitzuak kontratatzen dituztenentzat ere berme bat dira.

Hirugarrenei kalte-galeren ordaina emateko betebeharraren arabera, kaltetuta izan daitekeen aseguratuaren ondarea babesten du.

 

¿Zer arrisku estaltzen ditu?

Aseguratuaren defentsa, Defentsa eta Finantza aseguraren xede diren erreklamazioen aurrean­. Ezbehar bakoitzari datxezkion koste eta gastu judizialen eta estrajudizialen ordainketa. ­Erantzukizun zibil profesionalaren ondoriozko kalte-ordainaren ordainketa, polizan ezarritako mugen barruan.

 

¿Zenbatekoa da bere estaldura?

Aseguratutako elkargokidearen berme eta kapital aseguratuak hauek dira:-

  • Erantzukizun zibil profesionala (ezbeharraren eta aseguru-urtearen araberako muga): 300.000€-
  • Ustiapeneko erantzukizun zibila (muga ezbeharraren eta aseguru-urtearen araberako muga): 300.000€-
  • Defentsa eta finantzak barne.