Araudia

Ezagutu gure ikastaroen arau garrantzitsuenak!

icono_buscador

Gure Etengabeko Prestakuntzako Programek esparru logopedikoak eskatzen dituen prestakuntza premia ugariei erantzuna eman nahi diote.

Aurkitu zure logopeda

Atal honetan ikastaro hauen funtzionamendurako oinarrizko arauak azalduko dizkizugu, helburua kalitatezko irizpideak mantentzea izango delarik.

Araudi honen helburua Etengabeko Prestakuntzaren ikastaroen arautze basikoa egitea da.  interesgarriak diren arlo tematikoak lantzen dituzten hedapen, espezializazio, hobetze eta/edo eguneratzeko irakaskuntzak jasotzen dituen prestakuntza formatua, elkargoko kideak etengabe ikasten eta birziklatzen lagunduz, eta bere eginkizunak ere hobeto betetzen lagunduz.

  • Etengabeko Prestakuntza Planaren kudeketa eta onarpena.

Etengabeko Prestakuntza Planak urtebeteko iraupena izango du (urtarriletik abendura) eta, horrela, EHPNren aurrekontu ekonomikoarekin bat egingo du. Prestakuntza batzordeak hurrengo urterako plana onartuko du abenduan, Gobernu Batzordeak onartu beharko duena. Berretsi ondoren, web orrian argitaratuko da, ahalik eta denbora laburrenean, elkargokideek beren prestakuntza aukeratzeko eta programatzeko behar adina denbora izan dezaten.

Urte horretan zehar, beste ikastaro osagarri batzuk antolatu ahal izango dira, Gobernu Batzordeak onartu ondoren. Bestalde, ikastaroren bat bertan behera uztea ere aurreikusten da, gutxieneko matrikulazio kopurua ez betetzeagatik.

Prestakuntza Batzordeari dagokio ikastaroak programatzeko eta kudeatzeko gaitasun orokorrak. CLPV – ELEk bidezko mekanismoak abian jarriko ditu eskaintzen diren irakaskuntzen kalitate akademikoa eta horien antolakuntza-eraginkortasuna bermatzeko.

Gure elkargokideek eskaintzen dituzten nabaritasun zientifikoko ikastaro guztiak onartuko dira eta baita eduki logopediko argi eta garbiak dituztenak ere.

  • Sarbide baldintzak.

CLPV-ELE antolatutako ikastaroetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behako duzu:

  • Espainiako lurraldeko edozein Elkargo ofizialetan, Logopeda kolegiatua izatea.
  • Logopeda kolegiatua ez izatea (Logopedia diplomatura, gradua edo habilitazio ofizialaren jabe izatea.).
  • Espainiako lan egiteko gaikuntzarekin, beste herrialde batean lortutako logopedia titulu ofiziala izatea.
  • Logopedia Graduko ikaslea izatea.

CLPV-ELEk beregain beste profesional mota batzuk onartzeko eskubidea gordetzen du (pediatrak, otorrinolaringologoak, odontologoa, etab.), bere tematikarengatik, lanbide horien artean diziplina anitzeko lana sustatzen duten ikastaroetan.

  •  Ikastaroen egiaztapena.

Etengabeko Prestakuntza ikastaroak CLPV-ELEk igorritako bertaratze edo ustiapen ziurtagiri baten bidez egiaztatuko dira. Dagokion ziurtagiria eskatuko da, Hezkuntza edo Osasun Sailari ahal izanez gero.

  • Ikastaroen iraupena.

Etengabeko Prestakuntzako Ikastaroen iraupena ez dago inolako agindutara lotuta, programatutako ikasketen helburuak beharrezko denboran lortzea exijentzia garapen bezala baino ez duen baldintzatzaile da malgutasun irizpide hau.

  • “Etengabeko Prestakuntzaren Egiaztapena” ziurtagiria (Adjunto en pestaña Hiru Urteko Egiaztapen pestañan erantsita)

Elkargoak “Etengabeko Prestakuntzaren Egiaztapenaren” ziurtagiria eman ahal izango du, elkargokideak, hiru urteko epean, 90 orduko prestakuntza Elkargo berean jaso duela frogatzen duenan. Ez da atal honetan sartzen unibertsitateek eskainitako master tituluak. Prestakuntza Batzordeko kideek espediente bakoitzak aztertuko duen ebaluazioa egingo dute, aurkeztutako egiaztapen proposamenean ezarritako baldintzak behar bezala betetzen direla ziurtatuz

“Etengabeko Prestakuntzaren Egiaztapena” ziurtagiriak ez du balio ofizialik, besterik gabe, prestakuntza eta birziklapena hobetzeko logopedaren interesa ziurtatzen dukastetxe Ofizialaren aintzatespenarekin, Etengabeko Prestakuntzan kalitate-irizpide batzuei jarraituz.

  • Urteko doako ikastaroa.

ELEk, ahal den guztietan, kide bakoitzak urtean ikastaro doan bat egiteko konpromezua du. Horretarako, urtero gutxienez 4 ikastaro eskainiko dira (arlo desberdinekoak), horien artean elkargokide bakoizak bakarra aukeratu ahal izango duelarik. Ikastaro hauek ELEren urteko aurrekontuen barruan sartuko dira.

Hala ere, ikastaro hau egiteko aukerak ez ditu elkargokideak bete behar dituzten betebeharretatik salbuesten, eta antolaketa-prozesuaren garapen egokian eragina izango dute. Beraz, kide ordainketan egunean egoteaz gain, sarrera eskatu duen kideak eta gero ikastarora ez badoa:

  • ELEri jakinarazi beharko dio, gutxienez 30 egun baino lehenago esan behako dio, justifikatu beharrik gabe.
  • Ikastaroa egin baino 20 egun lehenago, baliogabetzea justifikatu egin beharko da edo elkargo kidea zigorra jasoko du (Hurrengo urtean doako ikastaroa egiteko aukera ukatuko zaio).

 

  • ELEk eskainitako ikastaroen prezioa.

Ikastaroen prezioak iraupenaren, behar den material kopuruaren eta/edo, hasieran ikastaroen aurrekontutakoa aldatu ditzaketen faktoreren bidez arabera aldatuko dira. Hala eta guztiz ere, gure politika kostu baxuko ikastaroak antolatzea da.

Partehartzaile bakoitzak ikastaro osoa ordainduko du, ezarritako epeetan. Bakarrik dagokion diru-sarrera egin ondoren, plaza lortu dela baieztatuko da eta hau ELE- CLPVeko idazkaritzara bidali izan denean. Zenbateko osoa itzultzeko eskubidea duen inskripzioa baliogabetzea egoera hori idatziz jakinarazten denean bakarrik egingo da, postaz edo posta elektronikoz, ikastaroa egin baino gutxienez bi hilabete lehenago.

Kontextu honetan, komenigarria litzateke Etengabeko Prestakuntzako ikastaroen funtzionamendurako oinarrizko arau batzuk formulatzea, non bere ezaugarri nagusi eta espezifikoak zehazten diren, kalitate irizpideak mantentzea helburu nagusia izanik.